Fallout telesailaren bigarren denboraldia gaur estreinatu da Prime Videon! 🥳

Berriz ere, Deluxekin batera egin dugu lan euskarazko azpidatziak eskaintzeko, baina meritua ez da gurea. Leire Chertudi Ozamiz, Ilargi García Barrena (eta, oker ez bagaude, Leire Arrillaga Zabaleta) izan dira azpidatzien sortzaileak; guk itzulpena eta terminologia gainbegiratu baino ez dugu egin.
Telesail ikaragarria da hau, eta euskaraz ikusi ahal izatea (oinarri dituen jokoak ez bezala) oso garrantzitsua da. Goza ezazue!!
