HAREN MALKO, NIRE ARGI

NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko bigarren lankidetza.

HAREN MALKO, NIRE ARGI NaNoRenO 2016-rako sortutako nobela bisuala da.

Denboraren eta Espazioaren arteko maitasunaren inguruko istorio txikia.

Denbora zarenean, denboran atzera eta aurrera joateko gaitasuna daukazu, baita sortu duzun edozein gordeketa-puntura teleportatzekoa ere. Botere hori erabili ahalko duzu Espazio bere bakardadetik salbatzeko?

Eduki-oharra: Beldurrezko elementu txikiak. Amodio-istorio oso tuntuna.

Joko-denbora: 30 min. gutxi gorabehera

Edukiak: 6.000 hitz, 3 amaiera nagusi, ilustrazio asko, animazioak, argazki-estudioa eta sortzailearen iruzkinez betetako irudi-galeria

Joko honen euskaratzeak “Joko onena euskaraz” saria irabazi zuen 2023ko ETIV-UVIGO Sarietan!

PERTSONAIAK

DENBORA

Denborak jada bizi izan duen historiako edozein punturaino itzultzeko gaitasuna dauka, eta botere hori Espazio Hutsen etengabeko erasoengandik salbatzeko erabiltzen saiatuko da. Hala ere, bere burua heroitzat hartzen duen arren, agian bere bidaiek erakutsiko diote bere ekintzak ez direla beti hark pentsatzen duen bezain bihozberak…

espaZio

Gozoa, sentibera, maitekorra eta empatikoa, Espazio antzaz hutsik dagoen unibertso zabal batean bizi da. Tristeziak jota, egunak ematen ditu negar egiten izarrak sortzeko, bere bakardadeari aurre egiten lagunduko diotelakoan. Izar horiek igortzen duten argiak Denboraren eta Espazioren arteko elkartzea ahalbidetzen du, baina botere horrek beste norbait ere ohartarazi lezake…

HUTS

Huts misteriotsuaen existentzia bera Espazioren aurka dago. Protagonisten aurkari sutsua da, eta istorioa Denboraren eta Hutsen arteko borrokari buruz datza, Denborak Espazio babestu nahi baitu Hutsen etengabeko erasoengandik. Baina istorio orok bi bertsio dauzkanez, agian merezi izango du Hutsen gorrotoa nondik datorren aurkitzen saiatzeak…

ORDAINPEKO BERTSIOAREN GEHIGARRIAK

ARGAZKI-ESTUDIOA

Jokoaren ordainpeko bertsioek argazki-estudio bat daukate barne, istorioa amaitu eta gero desblokeatzen dena!

Ondo pasa Denbora, Espazio eta Huts posatzen, hondoak eta efektu bisualak aukeratzen, eta haiei argazkiak ateratzen!

AUTOREaren iruzkinak

Jokoaren argitarapena Steamen ospatzeko, arte kontzeptuala biltzen duen galeria bat gehitu zen jokora.

Irudi bakoitza Namik idatzitako iruzkinez lagunduta dago, non jokoaren garapenari buruz hitz egin edo pertsonaien diseinuari buruzko bitxikeriak kontatzen dituen.

BITXIKERIAK

ABESTI NAGUSIA, GAZTELERAZ

Gaztelerazko bertsioa kaleratu eta hilabete batzuetara, beste pauso bat eman genuen HAREN MALKO, NIRE ARGIren lokalizazio prozesuan eta sorpresa bat argitaratu genuen jokalari gaztelaniadun guztientzat: jokoaren abesti nagusiaren itzulpena gaztelerara!

Hau izan zen abesti baten letra beste hizkuntza batera egokitu genuen lehendabiziko aldia. Erronka handia izan zen Namiri komunikatzea nola ahozkatu behar zen hitz bakoitzak Eleanor Forteren ahotza ahalik eta hoberen moldatu zezan, hark gaztelera hitz egiten ez baitu. Hala ere, bai bera zein gu oso pozik geratu ginen azken emaitzarekin!

ETIV-UVIGO SARIAK

2023ko maiatzaren 20an, Vigoko Unibertsitateak ETIV-UVIGO Sarien bigarren edizioa antolatu zuen. Haien helburua Espainiako bideojoko-itzultzaileen lan paregabea ezagutaraztea da.

Sari horietan, zoriak nahi izan zuen gure HAREN MALKO, NIRE ARGIren euskaratzeak proposatua izatea “Joko onena euskaraz” kategorian. Eta saria etxera eramatea hare ustekabe handiagoa izan zen! Gure eskerrak epaimahaiari, alorreko profesionalez eta unibertsitateko irakasleez osatuta, gure lana saritzeagatik. Ohore izugarria da guretzat.

Baina guzti hau posible izan zen euskal jokalarien komunitateari esker. Urtarrilan emandako botoei esker, azken fasera eraman ginduten eta sari hau eskuratzea ahalbidetu zuten. Mila esker guztioi!

GALERIA