
Iritsi da! IRITSI DA!! AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIA🎭😭 Nintendo Switchen, PlayStation 4/5-en eta Xbox-en eskuragarri dago jada!!!
Jada hitz egin genuen estreinaldi honen garrantziari buruz azken sarreran; beraz, botaiozue begirada bat xehetasun gehiago nahi badituzue. Gaur, zati garrantzitsuenera joan nahi gara zuzen-zuzenean. Hemen daukazue beharko dituzuen esteka guztiak jokoa zuen plataforma gustukoenean erosteko! (Kontuan hartu esteka hauek Espainiako dendetara eramaten dutela. Beste inon bizi bazarete, begiratu zuen eremuko dendan! BAD END THEATER deitzen da eskualde eta hizkuntza guztietan).
🔵 PlayStation: https://store.playstation.com/es-es/product/UP0604-CUSA49864_00-0435556836962914
🟢 Xbox: https://www.xbox.com/es-es/games/store/bad-end-theater/9p8mqd8d339q
Erosketa-aukera edo jokoari buruzko informazio gehiago aurkitzeko, bisitatu gure AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIAri buruzko orrialdea!
Horren harira, beste gauzatxo bat: gure Tumblr kontuan (bai, Tumblr-en gaude ere!) AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIAren itzulpenei buruzko garapen-egunkari batzuk argitaratzen ibili gara egunotan. Euskarazko itzulpenari buruzko xehetasunei buruz irakurri nahi baduzue, hemen uzten dizkizuegu estekak:
HEROIA: https://basajaungames.tumblr.com/post/788145470831788032/heroia-ezagutu-deabru-gudandre-maltzurrak
MORROIA: https://basajaungames.tumblr.com/post/788536109004177408/morroia-ezagutu-gudandrearen-zerbitzari-bat
GUDANDREA: https://basajaungames.tumblr.com/post/788606564572545024/gudandrea-ezagutu-deabruen-subiranoa-denez
O, azken gauzatxo bat: AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIAren estreinaldia kontsoletan NomnomNamiren joko berri baten estreinaldiarekin bat egin du: Return to Ash! Joan probatzera! (Baina, zoritxarrez, hau ingelesez baino ez dago…).

