AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIA
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Zure protagonista aukeratu eta patu izugarri anitz esploratu itzazu!
Zure aukerek istorio batean beste istorio guztietan izango dute eragina. Jokabide hauek aktibatu edo desaktibatu ditzakezu bide berriak irekitzeko! Zoritxarrez, bide guztiek amaiera tragiko batera eramaten dute…
Aurkitu ahalko duzu zorigaiztoko antzezle hauek salbatzeko moduren bat?
Joko-denbora: 1-3 ordu amaiera guztiak ikusteko (puzle-jokoa denez, hau kasuz kasu alda daiteke)
Ezaugarriak: 16.000 hitz, 600 ilustrazio, 40 amaiera baino gehiago
ANTZEZLE-ZERRENDA
HEROIA
Gudandre gaiztoak dontzeila bat bahitu duela entzun eta berehala, bidai bat hasten du hura salbatzeko, baina bere justiziaren zentzuak hondamena ekar liezaieke guztiei…

DONTZEILA
Bere patuaren agintea hartzea erabakitzen duen neska gazte eta adoretsu bat. Txikia zenetik, deabruek egunen batean bahituko zutela entzun du, baina halabehar horrekin topo egiteko presak bi arrazak kondenatu litzake…

morroia
Gudandrearen mende dagoen deabruetako bat. Bere amets bakarra da egun osoa eman ahal izatea alferkerian eta lasai. Hala ere, bere izaera deabruduna bere lo-kuluxka botatzeko grina baino indartsuagoa suerta liteke…

gudandrea
Gizakiak haren beldur dira deabru guztien subiranoa delako, baina hark nahi duen guztia bizitza baketsua da (baita lo egitea ere). Hala ere, gizaki batekin izango duen topaketak munduaren suntsipena ekar lezake…

BITXIKERIAK
NOBELA BISUAL BAT, EUSKARAZ AZKENIK
AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIAren euskarazko bertsioa 2022ko ekainaren 15ean argitaratu zen, Harrotasunaren Hilabetearen erdi-erdian. Euskarazko lehen nobela bisuala izan zen!
Gure komunitatearentzat hain garrantzitsua den gertakaera hau ospatzeko, baita Harrotasunaren Hilabetea ere, Namik hemen ikusi dezakezuen ilustrazio berezi hau prestatu zuen!

gAME ERAUNTSIA
Game Erauntsiak AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIAri buruz hitz egin zuen 2023an, webgunean argitaratutako analisi baten bidez.
Asko pozten gaitu esateak analisi horren idazleak gure itzulpen-lana goraipatu zuela! Eskerrik asko!!