LOOKING INWARD
Crooked Beakerren eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Zerbait hedatzen ari da, eta arin, gainera. Zuriunea krakatik salbu egon ohi da, baina, oraingo honetan, gauzak desberdinak dirudite. Ez dakizu zure kabuz arduratu ahalko zaren.
Giza-psiketik bidaiatu eta lagunak egin, pentsamendu eta sentimendu kaltegarriei aurre egin, hazten ari den infekzioari buruzko egia aurkitu, eta, bidean zehar, zuri buruz gehiago ikasi.
Oharra: joko hau oraindik garapen prozesuan dago.
BITXIKERIAK
EUSKARAZKO LEHEN ROL-BIDEOJOKOA!
Looking Inward inoiz ofizialki euskaratu den lehendabiziko estilo klasikoko RPG-a da! Euskal komunitatearentzat, izugarrizko lorpena da hau eta, zorte pixka batekin, beste asko helduko dira gure hizkuntzara etorkizunean.
