PROIEKTUAK
Gustatzen zaizkiguten eta sinesten ditugun gauzak ospatzen dituzten jokoetan lan egitea maite dugu, betiere elementu berritzaileak sartzen saiatzen garen bitartean esperientzia berdingabeak, gogoangarriak eta dibertigarriak sortzeko.
Horrez gain, euskararekin konprometitu gara, bideo-jokoen sektorean daukan egoera ezegonkorra dela eta. Hori dela eta, gure proiektu original guzti-guztiak beti euskaratuko ditugu, halako ekimen bat babestea atsegingarria iruditzen baitzaigu. Eta, ahal den heinean, euskal bikoizketak eskainiko ditugu gure proiektuetan, baita gaztelerazko bikoizketak ere.
Gure funtsezko lana gure joko propioak garatzea da, baina beste garatzaile batzuk ere laguntzen ditugu haien jokoak itzuliz. Mundu osoko estudio eta sortzaileekin lan egiteak eta haien jokoak euskarara zein gaztelerara itzuli ahal izateak harrotu egiten gaitu.
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza, eta euskarazko lehen nobela bisuala.
Zure protagonista aukeratu eta patu izugarri anitz esploratu itzazu!
Gaztelerara zein euskarara itzulitako jokoa. Zuzenketak latinoamerikar bertsioan.
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko bigarren lankidetza.
Denboraren eta Espazioren arteko maitasunaren inguruko istorioa. Denboraren boterea erabili ahalko duzu Espazio bere bakardadetik salbatzeko?
Gaztelerara zein euskarara itzulitako jokoa.
“Joko onena euskaraz” saria lortu zuen 2023ko ETIV-UVIGO Sarietan!
Syrup and the Ultimate Sweet
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko hirugarren lankidetza.
Syrup Gozoki-Alkimistari buruzko istorioa, egun batean bere sotoko lantegian gozokiz egindako golem bat aurkitzen duena.
Gaztelerazko itzulpen berria. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
Date Treat
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko bostgarren lankidetza.
Lonely Wolf Treat seriearen spin-off bat. Istorioaren protagonistekin elkartu!
Gaztelerara itzulitako jokoa. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
Charm Studies
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko seigarren lankidetza.
Magia ikasten duten sorgin gaztetxoei buruzko picross jokoa, lo-fi soinu-bandarekin.
Gaztelerara itzulitako jokoa. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
Crescendoren eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Ofeliak bere jaioterria utzi zuen orain dela urte asko, bere ama eta
familiarengandik aldenduz, atzean utzitako bizitzarekin geratzen
zitzaion lotura bakarra bere amona zelarik.
Baina bere amonaren heriotzaren berri jakiterakoan, Ofelia Tor Marinara itzuli beharko da beste behin ere…
Gaztelerara zein euskarara itzulitako jokoa.
npckc-ren eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Landareak ureztatu, maskotak elikatu eta argiak EZ itzali.
Gaztelerara zein euskarara itzulitako jokoa. Zuzenketak latinoamerikar bertsioan.
“Euskaratzerik onena” sarirako hautagaia 2023ko Game Erauntsia Sarietan!
Prime Videoren eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Inoiz izan den bideojoko-saga handienetako batean oinarrituta, Fallout pribilegiatu eta ezedukien istorioa da ia ezer geratzen ez den mundu batean. Apokalipsia gertatu eta 200 urte geroago, babesleku erradioaktibo eroso bateko bizilagun baketsu batek gainazalera bueltatzera behartuta ikusten du bere burua, non bere zain dagoen lugorri harrigarria aurkitzen duen.
Euskarazko azpitituluen eta erabilitako terminologiaren gainbegiratzea Subject Matter Expert gisa.
you're just imagining it
npckc-ren eta Basajaun Gamesen arteko bigarren lankidetza.
Gaixotasun kronikoen simulatzailea.
Uste duzu gaixotasun kroniko bat daukazula, baina ez dakizu zein. Dakizun gauza bakarra da beti sentitzen duzula mina. Ezin konta ahala mediku ikusi dituzu jada… baina zure bizitzarekin jarraitu behar duzu hala ere.
Zenbat denbora beharko duzu diagnostiko bat lortzeko?
Gaztelerara itzulitako jokoa. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
SQUEAKROSS: HOME SQUEAK HOME
Alblune-en eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Inoiz amets egin al duzu zure etxe propioa izatearekin? Ongi etorri Squeakross: Home Squeak Home programara!
Etxe bat lortu berri duzu zure laguntxo karraskariarentzat, baina… hutsik dago! Home Squeak Home katalogoko puzleak ebatzi, eta altzari eta osagarri bikainetan bihurtu itzazu zure etxea apaintzeko eta zure laguntxo karraskaria mozorratzeko!
Gaztelerara itzulitako jokoa. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
SYRUP 2: CANDY ALCHEMY RPG
NomnomNamiren eta Basajaun Gamesen arteko zortzigarren lankidetza.
Syrup Gozoki-Alkimistak bere dendan eskuragarri dauden gozokien eskaintza zabaldu nahi du! Munduan zehar bidaiatu zure lagunekin batera, bidean osagai bitxiak aurkituz eta munstro politen aurka borroka eginez.
Gaztelerara itzulitako jokoa. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
FRACTURED BLOOMS
Serenity Forge-en eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Bizitza-simulatzaile eroso bat, beldurrezko denbora-begizta baten barruan. Janari-platerak. Tomate-platerak. Min-platerak. Aingeru-platerak. Bere hanken platerak…
Zure etxea bere iraganeko handitasunera berrezarri ezazu barazkiak haziz, plater gozoak sukaldatuz, errezeta berriak ikasiz eta bertako bizilagunak zainduz bizitza-simulatzaile psikologiko honetan!
Gaztelerara itzulitako jokoa. JOKO HAU EZ DAGO EUSKARAZ.
