Gaur, 2026ko azaroaren 7a, Basajaun Gamesen historiako egunik garrantzitsuenetakoa da. Hiru arrazoi nagusi daude horretarako, eta hona hemen lehenengoa.
Asko pozten nau esateak azkenik izan dudala beste espainiar garatzaile batekin lan egiteko aukera bideojoko bat euskaratzeko! Basajaun Games izeneko abentura hasi zenetik, lehendabiziko aldia da hau. 🥳 Itzultzeko aukera izan dudan puzzle-jokoen bilduman sartu berri da PANIK, a pet shop after dark, Squeakross: Home Squeak Home edo Charm Studies bezalako tituluekin. Mila esker ChumasGames-i nigan konfidantza izateagatik! 💕
PANIKek erronka bitxia proposatzen digu: paniker izeneko izaki txiki batzuk gidatu beharko ditugu maila bakoitzeko helmugaraino, baina oztopo txiki bat dago: panikerrak erraz ikaratzen dira eta, hau gertatzen denean, ezin dira mugitu.
Aurkitu paniker mota bakoitza nola kudeatu, zerk urduritzen eta zerk lasaitzen dituen, eta erabili itzazu haien banakako ezaugarriak guztiak salbatu ahal izateko!

Euskararen balioa
Urteak eta urteak neramatzan joko espainiarren bat euskaratzeko aukeraren bila, baina, orain arte, nire esfortzu guztiek ez dute inolako arrakastarik izan. Jendeak harritu ohi da esaten dudanean munduko beste puntan bizi diren garatzaileek interes gehiago daukatela euskaran Espainiako garatzaileek baino, baina, nire esperientziaren arabera, guztiz egia da. Basajaun Games ezizenaren pean lan egiten hasi nintzenetik, dozenaka espainiar estudiorekin saiatu naiz harremanetan jartzen eta, orain arte, batek ere ez dit erantzun. Ezta itzulpena musutruk eskaintzen nuenean ere! Zenbaitek pentsatuko dute mihia bridatu beharko nukeela eta honi buruz ez hitz egin, baina ez dut uste halakorik egin beharko nukeenik jendeak euskarak literalki ezer baino gutxiago balio duela pentsatzen duenean.
Zorionez, guzti hau aldatu zen ChumasGameseko Xavi ezagutu nuenean orain dela aste batzuk. Berehala konektatu genuen, eta poz handia hartzen dut beti hau gertatzen denean norbait berriarekin jartzen naizenean harremanetan. PANIK euskaratzeko ideia maite izan zuen lehenengo momentutik. Bere hitzetan: «uste dut euskara gehitzeak zentzua daukala jada gazteleraz eta katalanez baldin badago», eta pila pozten nau hark horrela pentsatzeak. Ohore handia da horrelako balioak dituen norbaitekin lan egin ahal izatea, bai eskubide linguistikoen ikuspuntutik zein irisgarritasunarenetik, baita berez daukan balio kulturalagatik ere.
Hori esanda, hau ez da espainiar joko bat euskaratzen dudan lehenengo aldia, aurreko kasuak Basajaun Games sortu baino lehenago gertatu ziren arren. Lehen titulua Delirium Studios-en Los delirios de Von Sottendorff y su mente cuadriculada izan zen. Unibertsitatean idatzi nuen GRALaren parte izan zen itzulpen hori. Proiektu polit-polita izan zen, baina, zoritxarrez, itzulpenak ez zuen egunaren argia sekula ikusi: enpresak porrot egin zuen mahaigaineko kontsoletarako prestatzen ari ziren birmasterizazioa kaleratu baino lehen, eta hizkuntza ez zen gehitu egin Nintendo 3DSko bertsioan ere.
Bigarren jokoa EskemaGamesen Delta Squad izan zen. Enpresa horretan denbora gutxiz lan egin nuen pandemia baino lehen. Oraingo honetan, itzulpena estreinatu zen, baina ordenagailuetan baino ez, argitaletxeak ez baitzuen kontsoletarako adabaki bat kaleratu izan nahi. Ez zidaten itzulpena ordaindu eta, gainera, Steameko fitxan ere ez da aipatzen jokoa euskaraz dagoenik. 😂 Izan ere, kredituetan agertzen naiz soilik zuzendariaren “adeitasuna” dela eta, esan baitzidan nire kontratuak ez zuela ezer esaten kredituetan agertzeko eskubideari buruz eta bakarrik sartu ninduela berak nahi izan zuelako. Ea.
Jokoteknia IX
Egia esan, Xavirekin topo egin nuen momenturik onenean, PANIKen itzulpena prest utzi ahal izan dugulako Jokotekniaren 9. ediziorako. Hau irakurtzen bazabiltza argitaratu eta berehala, ekitaldia oraintxe bertan gertatzen ari da!
La verdad es que no podrÃa haberme encontrado con Xavi en mejor momento, porque hemos podido dejar hecha la traducción de PANIK justo a tiempo para la novena edición de Jokoteknia. Si estás leyendo esto nada más ser publicado, ¡el evento está teniendo lugar en este mismo instante!

Aurten, Game Erauntsiaren (et al.) jendeak ekitaldiaren maila igo dute eta euskal garatzaileoi eskaini digute gure proiektuak aurkezteko gune bat. Eraman ditudan joko gehienak itzulpen zaharrak dira; adibidez, AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIA edo Ciao Nonna. Beraz, asko pozten nau proiektu berri bat aurkeztu ahal izatea, jada amaituta dagoena eta berehala jokatu ahal dena. Guztia ondo joan baldin bada, itzulpen berria jada egon beharko litzateke Steamen eskuragarri, baina etor zaitezkete zuzenean jokoaren demoa frogatzera ikusi nahi baduzue nola funtzionatzen duen puzzle-joko bitxi honek.
Bide batez, aipatu nahi dut a pet shop after dark-en demoa, joko osoan agertzen ez den eduki esklusiboa daukana, Jokoteknian jokatu daitekeela ere. Ekitaldietarako demo berezi hau ez dago Steamen eskuragarri eta hau da Asiatik kanpo jokatu ahal den lehendabiziko aldia. Hortaz, aukera izatekotan, ez izan zalantzarik eta etorri jokatzera!
Honi guztiari (eta gehiagori) esker, errefritoen bilduma izan zitekeena oso berezia den gauza batean bihurtu da. Nire estres-maila izugarri igo da ere gauza pila prestatu behar izan ditudalako eta porrot egiteko beldurra dela eta, baina uste dut sakrifizioak merezi duela. 😆
Nobedade gehiago
Sarrera honen hasieran aipatu dudan bezala, hiru arrazoiengatik da hain berezia azaroaren 7a. Beste bi arrazoiak ezagutu nahi badituzu, botaiezu begirada bat gaur bertan argitaratu diren beste bi albisteei: lehenengoa, Looking Inward ikaragarriari buruz, euskarara ofizialki itzulitako estilo klasikoko lehen RPG-a; eta, bigarrena, gure lehendabiziko proiektu originalari buruz: KIROL
Como comentaba al principio de esta entrada, hay tres razones por las que el 7 de noviembre ha resultado ser tan especial. Si quieres conocer las otras dos, échales un vistazo a los otros dos artÃculos que se han publicado hoy: el primero, sobre el fantástico Looking Inward, el primer RPG de corte clásico traducido oficialmente al euskera; y el segundo, sobre nuestro primer proyecto original: KIROL.
