A PET SHOP AFTER DARK
npckc-ren eta Basajaun Games-en arteko lehen lankidetza.
A PET SHOP AFTER DARK beldurrezko point & click abentura-joko bat da, non maskota-denda txiki batean lantxo bat aurkitu duzun. Jabeak esaten dizu lana erraza dela: egin behar duzun guztia landareak ureztatzea, maskotak elikatzea eta gaua bertan pasatzea da.
Gauzatxo bat baino ez: EZ ITZAZU, gerta ala gerta, argiak itzali.
Ezaugarriak: Maskota-denda misteriotsu bat esploratzeko – Maskota ikusezinak elikatzeko – Landare bitxiak ureztatzeko – Point & click eta puzle elementuak
Oharra: Jokoa nahita ixten da.
BITXIKERIAK
IRTEERA
Euskarazko bertsioa a pet shop after dark-en 1. urteurrena ospatzeko argitaratu zen Steam eta itch.io webguneetan. Honekin batera, beste bi itzulpen ere (gaztelera barne) eta hainbat eduki berri gehitu ziren jokora.

NPCKC, EUSKARA SUSTATZEN
Indie bideo-jokoak euskaraz aurkitzea ez da ohikoena. Gainera, Steam plataforma oraindik ez dago euskaraz erabilgarri eta, beraz, jokoa euskaraz egon arren, plataformaren hizkuntza lehenetsiko da.
Beraz, Espainiako jokalari guztiek ikusi dezaten jokoa euskaraz ere erabili daitekeela, npckc-ek, jokoaren garatzaileak, mezu berezi bat utzi zuen jokoaren Steameko web-orrialdean!

GAME ERAUNTSIA SARIAK
2023ko Game Erauntsia Sarietan, a pet shop after dark “Euskaratzerik onena” sarirako hautagai gisa izendatua izan zen!