GURE TALDEA
Basajaun Games Bilbon egoitza daukan bideojoko-garapen estudio bat da. Nazioarteko talde bat gara, oinarri kultural anitzak dauzkaten taldekideez osatuta, eta mundu osoko lekuetatik elkarrekin lan egiten duena: Bilbotik bertatik Australiaraino, Espainiako beste hainbat eremuetatik, Finlandiatik, Japoniatik, Italiatik edo Estatu Batuetatik pasatuz, besteak beste.
Gure proiektuetan aktiboki lan egiten duten pertsona guztiez gain, dozenaka pertsonen laguntza ordainezina daukagu. Haiek aholkatzen eta laguntzen gaituzte, haien esperientziak gurekin partekatzen dituzte eta, hitz gutxitan, gure lana aberazten dute gure kabuz lorrezinak izango liratekeen hainbat modutan.
GURE SARIAK
Gure ibilbidean zehar, sari ugari lortu dituzten proiektu bikainetan lan egiteko pribilegioa izan dugu, eta pozten gaitu esateak proiektu horiek hainbat sari lortu dituztela gure itzulpenei esker. Adibidez:
- 2023ko ETIV-UVIGO Saria joko baten euskaratze onenari, haren malko, nire argi-rentzat.
- Bigarren postua 2023ko Game Erauntsia Sarietan joko baten euskaratze onenari, Ciao Nonnarentzat.
Baina epaimahai profesionalak ez dira gure lana estimatu duten bakarrak: webgune espezializatutak, AnaitGames edo Game Erauntsia bezalakoak, aipamen bereziak eman dizkigute gure jokoen analisiak egin dituztenean, eta jokalariek ere gure lana goraipatu dute Twitterren, Blueskyn edo Steamen (hemen, edo hemen, edo hemen).
GURE JARRERA ADIMEN ARTIFIZIALAREKIKO
Basajaun Gamesek ez du erabiltzen, eta ez du inoiz erabiliko, adimen artifizial generatiboa bere sormen-prozesuen baitan. Gure proiektu originaletan zein gure itzulpenetan ikusiko dituzuen hitz, irudi eta soinu guzti-guztiak gizakiek sortu dituzte eskuz. Ikusten ez diren gauzak ere (arte kontzeptuala, adibidez) eskuz egin dira, inolako adimen artifizialik gabe.
Beste garatzaileen proiektuak itzultzen ditugunez, ezin dugu bermatu proiektu horiek adimen artifizialarik gabekoak izango direnik beti. Hala ere, badakigu gure bezero nagusietako askok AA generatiboaren guztiz aurkakoak direla: besteak beste, NomnomNami (AMAIERA TRAGIKOEN ANTZOKIA; haren malko, nire argi…), npckc (a pet shop after dark; you’re just imagining it…) edo Alblune (Squeakross: Home Squeak Home).
Modu berean, ezin dugu bermatu erabiltzen ditugun joko-motoreek AA erabiltzen ez dutenik kodea garatzeko, ez baitugu guk sortu. Baina gure jokoetan guk sartzen dugun oro eskuz sortuta dagoela bermatu dezakegu eta, orrialde honen bidez, hala bermatzen dugu.
basajaun
Euskal mitologian, basajaunak giza-itxurako erraldoien arraza bat dira. Haien deskribapena kasuz kasu aldatzen den eta haiei buruzko hainbat istorio eta kondaira dauden arren, izaki jakintsu, adindu eta adeitsu gisa irudikatu ohi dira, euskal basoak babesten eta Naturaren oreka mantentzen laguntzen dutenak. Esan ohi da basajaunak Euskal Herrian bizi zirela gizakiak heldu baino askoz lehenago ere.
Taldekide gutxi batzuk baino ez dira euskaldunak, baina, hala ere, guztiok bat gatoz basajaunek irudikatzen ohi dituzten balioekin: zuzena dena egiteko, maite duguna babesteko eta bestelakoak direnekin harreman estuak sortzeko gura.
