DESKRIBAPENA
KIROL: ABERNUKO ERREGEAREN ERAGINA Basajaun Games-ek garatutako txandakako rol-joko bat da, non pertsona guztiz arruntez osatutako talde bat beste inork egin nahi ez duen lan batez arduratu beharko den: planeta salbatu Abernuko Erregearengandik, beste mundu batetik etorritako izaki inbasorea.
Erabili itzazu kirol anitzetatik eratorritako abileziak (futbola, aizkolaritza, golfa…) munstroen aurka borrokatzeko eta puzzleak ebazteko, mundu osoko txoko bitxiak esploratzen dituzun bitartean bertako arazoak konponduz.
Abernuko Erregearen presentzia soilak gure planetan hainbat hondamendi eta gertakari paranormal eragiten ditu. Pertsona arrunt hauen esku egongo da arazo guzti horiek konpontzea eta Abernuko Erregea Lurretik kanporatzea. Baina, hala ere, laster ohartuko dira etxetik zekartzaten arazoak pizti ikaragarrienak eta izaki bitxienak baino arriskutsuagoak direla…
EDUKIAK
- Mota askotako munstro xelebrei aurre egin kirol-jokoetatik eratorritako kontrol-sistema berritzaile baten bidez.
- Mundu osoan zehar bidaiatu Abernuko Erregearen eragina deuseztatzen saiatzen zaren bitartean.
- Txandakako borroka-sistema taktiko eta dinamikoa: ekintza bakoitzaren eraginkortasuna zure trebetasunaren esku dago.
- Etsai guztiek hainbat forma ezberdin dauzkate: haien ahulguneetan jo itzazu transformatzera behartzeko eta borrokan abantaila lortzeko.
- Jatorri anitzetako pertsonaietan oinarritutako istorioa, umoreari enfasia emanez.
- K-popez betetako soinu-banda, Korean debuta egin duten idolekin!
LOGOAK ETA BRANDING-A
GURI BURUZ
Basajaun Games Bilbon egoitza daukan bideojoko-garapen estudio indie bat da. Gure lanaren ardatza esperientzia berritzaileak sortzea eta gizarteak maiz aintzat hartzen ez dituen gaiak jorratzea da.
Nazioarteko talde bat gara, oinarri kultural eta fede anitzak dauzkaten taldekideez osatuta, eta mundu osoko lekuetatik elkarrekin lan egiten duena: Espainiatik, Australiatik, Italiatik, Uruguaitik, Japoniatik, Estatu Batuetatik eta Finlandiatik sakabanatuta gaude, besteak beste.
Hala ere, bihotzez euskal talde bat izateaz harro gaude, eta gogoz lan egiten dugu euskal kultura Euskal Herritik kanpo hedatzeko. Askotan aurkituko dituzue euskal erreferentziak gure lanetan: aizkolaritzaren presentzia eta jokoaren izenburu bera, adibidez.
Gure proiektuetan aktiboki lan egiten duten pertsona guztiez gain, dozenaka pertsonek haien laguntza ordainezina eskaintzen digute. Haiek aholkatzen eta laguntzen gaituzte, haien esperientziak gurekin partekatzen dituzte eta, hitz gutxitan, gure lana aberazten dute gure kabuz lorrezinak izango liratekeen hainbat modutan.
Jokoan agertzen diren arazo eta egoera sozial guztiak sakonki aztertu dira, eta adituen, erakundeen eta egoera horiek bizi duten pertsonen laguntzarekin idatzi dira, gai oro behar den seriotasun eta errespetuarekin jorratzeko asmoz.
ESTEKA OSAGARRIAK
KREDITUAK
Gabriel Fiallegas Medina (Basajaun Games)
Gidoilaria, zuzendaria, kanta-idazlea, jatorrizko kontzeptua
Violet Vujs (Crooked Beaker)
Programatzaile nagusia
Joël Morisset de Perdigo
Programazio osagarria
Fiona Chor-Kay Chan (Miyukiko)
Pertsonaien diseinatzaile nagusia, ekipamenduaren diseinua, azal-irudia
Lucía Martínez Galdona (Lumaga)
Erretratuak
Gorka Fujimoto Holgado
Etsaien disenatzaile nagusia
Franciso José Navarro Díaz (pipasdefranilla 🌻)
Pixel art, EI, animazioa
Ikuska Gassmann Cano
Etsaien diseinua, ekipamenduaren diseinua, EI, pixel art, animazioa
Dominique Schippers (nyuula)
Pertsonaien diseinua, ekipamenduaren diseinua
Riina Kauppinen
Arte kontzeptuala, EI
Zuzene Gabiña Salas
Etsaien diseinua, EI, pixel art, animazioa
Crescendo
Konpositorea
Leiki Ueda
Nahasketa- eta grabaketa-ingeniaria
Aoyagi Sumire (MiRe)
Abeslaria
Pedro Iglesias Fernández
Logoaren diseinatzailea
