PANIK
ChumasGames eta Basajaun Gamesen arteko lehen lankidetza.
Ez zaitez (PAN)ikaratu!
PANIK puzzle-joko bat da, non paniker izeneko pertsonaia bitxiak helmugarantz gidatu beharko dituzun. Erraza dirudi, baina… lortu ahal izango duzu (PAN)ikaratu gabe?
Panikerrak ikaratuta daude eta ezin dira mugitu!
Aurkitu izaki hauek nola baretu ditzakezun eta gidatu itzazu irtenbideraino. 9 mundutan banandutako 170 maila baino gehiago dituzu zain.
Panikerrak ezagutu!
Ikusi al duzu koroa daraman hori? Eta azti-txanoarena? Edo robota? Ninja bat ere dago eta! Bakoitzak bere abilezia propioak dauzka, puzzlea bakoitza ebazterako orduan lagunduko dizutenak (edo ez).
Ezaugarriak:
– 170 maila baino gehiago, 9 mundutan zehar sakabanatuta.
– 15 paniker abilezia ezberdinekin. (Edo 16 al dira?)
– Estilo minimalista.
– Umore-ukituak.
– Ikara ugari!
BITXIKERIAK
JOKOTEKNIARAKO SORPRESA
PANIKen euskal itzulpena Jokotekniaren 9. edizioan, euskal bideo-jokoei eta haien sortzaileei buruzko ekitaldia.
Bertaratu zen jendeak euskaratutako demoa jokatzeko aukera izan zuen Steamen kaleratu baino ordu batzuk lehenago.
Baina hori ez zen izan sorpresa bakarra. Ekitaldi horretan bertan, beste bi proiektu aurkeztu ziren ere: Looking Inwarden lokalizazioa eta KIROL: Abernuko Erregearen eragina, Basajaun Gamesen lehen proiektu originala.