KIROL: ABERNUKO ERREGEAREN ERAGINA
Basajaun Gamesen lehen proiektu originala!
KIROL: ABERNUKO ERREGEAREN ERAGINA Basajaun Games-ek garatutako txandakako rol-joko bat da, non pertsona guztiz arruntez osatutako talde bat beste inork egin nahi ez duen lan batez arduratu beharko den: planeta salbatu Abernuko Erregearengandik, beste mundu batetik etorritako izaki inbasorea.
Erabili itzazu kirol anitzetatik eratorritako abileziak (futbola, aizkolaritza, golfa…) munstroen aurka borrokatzeko eta puzzleak ebazteko, mundu osoko txoko bitxiak esploratzen dituzun bitartean bertako arazoak konponduz.
Abernuko Erregearen presentzia soilak gure munduan hainbat hondamendi eta gertakari paranormal eragiten ditu. Pertsona arrunt hauen esku egongo da arazo guzti horiek konpontzea eta Abernuko Erregea gure mundutik kanporatzea. Baina, hala ere, laster ohartuko dira etxetik zekartzaten arazoak pizti ikaragarrienak eta izaki bitxienak baino arriskutsuagoak direla…
EDUKIAK:
- Munstro xelebre eta higuingarriei aurre egin kirol-jokoetatik eratorritako kontrol-sistema berritzaile baten bidez.
- Mundu osoan zehar bidaiatu Abernuko Erregearen eragina deuseztatzen saiatzen zaren bitartean.
- Txandakako borroka-sistema taktiko eta dinamikoa: ekintza bakoitzaren eraginkortasuna zure trebetasunaren esku dago.
- Etsai guztiek hainbat forma ezberdin dauzkate: haien ahulguneetan jo itzazu transformatzera behartzeko eta borrokan abantaila lortzeko.
- Jatorri anitzetako pertsonaietan oinarritutako istorioa, umoreari enfasia emanez.
TALDEA
J. SMITH
Golfista.
Tras ver su hogar destrozado por uno de los monstruos que surgieron a raíz de la reaparición del Rey Averno, se embarca en la aventura a cambio de que le reconstruyan la casa.
Tiene un swing demencial.
EGUZNEREA BIZKARGUENAGA GABIKAGOGEASKOA
Aizkolari.
Cansada de no encontrar retos a su altura, se une al grupo con la esperanza de que enfrentarse a monstruos le dé un poco de emoción a su disciplina.
JULIÁN CIMAS DA COSTA
Futbolista.
Un desgraciado incidente le obliga a alejarse de su familia a pesar de su corta edad y unirse al grupo en la aventura.
Fāng Shǒuwèi (方守卫)
Jugador de fútbol americano.
Un chico de China que, por motivos personales, se mudó a Estados Unidos para proseguir sus estudios en un ambiente diferente.
BITXIKERIAK
SOINU-BANDA PAREGABEA
Beti diogu Basajaun Games eta KIROL nazioarteko talde batek osatzen dutela, eta horrek soinu-bandari ere hedatzen da, euskara eta K-popa uztartzen baititu inoiz ez bezalako nahasketa batean.
Jokoaren kanta nagusia, Tximista argiak, Aoyagi Sumirek abesten du, artistikoki MiRe ezizenaz ezaguna den idol japoniarra eta TRI.BEren kide ohia.
Tximista argiak abestiak islatzen ditu KIROLek irudikatzen saiatzen den baloreak: kultura-aniztasuna, pasioa, adiskidantza eta injustizia sistemikoaren kontrako borroka.
Hau MiReren lehenengo bakarkako abestia da TRI.BE utzi eta gero eta bere ibilbidearen aro berri baten hasiera. Gainera, agerpen berezi bat egiten du jokoan bikoizketa-aktore gisa!

Euskaratutako RPGentzako egun giltzarria
KIROL: Abernuko Erregearen eragina euskaraz eta Euskal Herrian garatutako lehen rol-jokoa da. Baina hori ez da guztia!
2026ko azaroaren 7an, KIROL ez ezik, beste zerbaiten berri eman genuen ere: Looking Inward, euskarara ofizialki itzulitako lehen rol-jokoa.
Egin klik beheko botoian joko honi buruz gehiago jakiteko!